- Sailkapena
- Testu mota: Narratiboa.
- Egilearen identifikazioa: Adam Smithen pentsaera erabat lotzen zaio eskola eskoziarra deitu zaionari, nazioen aberastasuna izan zen obra nagusia (1776), bertan ezarri zituen ekonomia kapitalistaren printzipio doktrinalak: nazioen aberastasuna ez da nekazaritza soilik, ezta metal bitxiak metatzea ere. Gobernuaren esku hartzea ere ez dago. Aberastasunaren egiazko iturburuak bi dira: merkataritza harremanak sortzeko askatasuna izatea eta, lana modu espezializatu eta osagarrian antolatzea.
- Testuaren kokapena denboran eta espazioan: 1776. urtean, Frantzian XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera garatu ziren ilustratuak.
- Testuaren azterketa
1. Lanaren banaketari ezker lanaren produkzioa gora.
2. Lanaren banaketa:
2.1. langileen trebetasuna.
2.2. denbora aurrezte.
2.3. makinaren asmakuntza.
3. lanaren banaketari esker oparotasuna gizarte osoan.
- Iruzkina
XVIII. mende amaieran hasi zen industria iraultza, bi etapa egon ziren lehen industria iraultza eta bigarren industria iraultza. Ingalaterran sortu zen hasieran baina urteak pasatu ahala Europan eta inguruko herrialdeetan sortu zen. Nekazaritzan eta merkataritzan gizarte batetik, gizarte modernora pasatzean egondako aldaketa sozialak eta ekonomikoak.
Industrializazioaren etapak bi izan ziren lehen etapa industrializazio hasieratik 1870 ingurura arte. Biztanleriarik gehiena hirietatik kanpo bizi zen, hiri gutxi ziren handiak Londres edo Paris bezalakoak.
Bigarren etapa XIX. Mendearen erdialdetik aurrera hasi zen, garraio iraultza, sektoreak; kimika, altzairua, ikatza dira. Garraio iraultza trena izan zen lehendabiziko garraioa, garraio iraultzaren ondorioz bidaien iraupenak laburtu egin ziren. garraioak meatzaritzan eta burdingintzan izugarrizko eragina izan zuen. Tren makinen erregaia ikatza izanik, ikatz kontsumoak gora egin zuen, burdingintzari dagokionez bai makinarian eta bai trenbideak, burdinazkoak zuren.
Taylorismoa sistema bat zen, lanaren antolamenduko sistema zen, lan denbora eta langilearen irabaziak aztertzen dituena.
Adam Smithen pentsaera erabat lotzen zaio eskola eskoziarra deitu zaionari. Obra nagusia Nazioen aberastasuna izan zen, eta bertan ezarri zituen ekonomia kapitalistaren printzipio doktrinalak. Nazioen aberastasunaren iturburua ez da soilik nekazaritza, ezta metal bitxiak metatzea ere, gobernuaren baitan hartzearena ere ez. Aberastasunaren iturburu nagusiak bi dira: merkataritza harremanak sortzeko askatasuna izatea eta, bereiziki, lana modu espezializatu eta osagarrien antolatzea. Jarduera ekonomikoak aske egon behar du gobernuak ezarritako araudietatik, pribilegioetatik eta monopolioetatik. Ez du nekazaritza hartzen bere pentsaera ardatz moduan, besteek eskatzen dutena baizik. Botere politikoari nagusitasuna eman gabe, merkatuaren askatasuna, jabetza pribatua, ekonomiaren indibidualismoa eta gizartearen hobekuntza orokorra lortzea.
Gauza asko aldatzen dira, batez ere hauek, etxeetan eta tailerretan egiten zen lana, ugazaba ezaguna zen, langile kopuru txikia zegoen, langile bakoitza espezializatuta zegoen lan batean, langile bat ez bazegoen ongi prestatuta ez zuen lan horretan beharrik egiten.
- Ondorioa
Adam Smithek pentsatutakoa oso ondo etorri zen lana egiteko orduan eta, asko aurreratzen zuen lana, bakoitzak bere lana zuen eta askoz lan gehiago egiten zen ostantzean baino, bestela denak dena egiten bazuten ez zuten asko aurreratuko, orain ere bakoitzak bere lan zehatza du hobe da horrela bakoitzak bere lan zehatza izatea.